Indarkeria matxistaren biktimen arreta hobetzeko protokoloa
Tolosako Udalak eta herriko hainbat erakunde eta zerbitzuk indarkeria matxistaren biktimen arreta hobetzeko bigarren protokoloa sinatu dute. Protokolo honek, lehen protokoloarekin alderatuta, indarkeria matxistaren adierazpen guztiak barne hartzen ditu, hala nola sexu-indarkeria, indarkeria bikarioa, digitala eta LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria.
Helburua, indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala, koordinatua eta kalitatezkoa bermatzea da. Horretarako, arreta-prozedurak eguneratu eta koordinazio-mekanismoak indartu egindira, etengabeko hobekuntza sustatzeko asmoz.
Protokoloak, gainera, biktimen eskubideak eta adingabeen babesa lehenesten ditu, eta erakundeen arteko koordinazio-mahai iraunkorra sortzen du, Tolosako Berdintasuna Sailaren gidaritzapean.
Horrela, Tolosak emakumeen eta indarkeria matxistaren beste biktima batzuen eskubideak bermatzen jarraitzen du, arreta hobetuz eta erakundeen arteko lankidetza indartuz.
