Informazio-Saioak Tolosako Udaletxean
Tolosako Udalak Gure Azoka eta Gure Dendak bonu-kanpainak jarriko ditu martxan datorren udazkenean. Kanpainen xehetasunak ezagutarazteko, bi informazio-saio antolatu dira uztailaren 23an, ostegunean, azokako ekoizle eta saltzaileentzat eta kaleko merkatarientzat.
Saio hauetan, bonu-kanpainen funtzionamendua, parte hartzeko baldintzak, izena emateko epea eta bonuak kudeatzeko erabiliko den aplikazioa azalduko dira. Gainera, saioen amaieran zalantzak argitzeko tartea egongo da.
Uztailaren 23an, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Gure Dendak kanpainari buruzkoa 13:30ean izango da, eta Gure Azoka kanpainaren berri emango duena 18:00etan.
Interesa duten guztiak gonbidatuta daude saioetan parte hartzera.




