Pirinio Atlantikoetako Departamentuko ordezkariak Gipuzkoaren mugikortasun proiektuak ezagutzen
Pirinio Atlantikoetako Departamentuko ordezkaritza bat astelehen honetan Gipuzkoa bisitatu du, Foru Aldundiak bultzatutako bi proiektu estrategiko, MUBIL eta Naturklima, bertatik bertara ezagutzeko. MUBIL, mugikortasun adimendun eta jasangarriaren HUBa da, Eskuzaitzetan kokatua, eta Europako erreferentea da elektromugikortasuna eta garraio berritzaileak sustatzeko.
Bisita honetan, ordezkariak Sandrine Lafargue eta Sylvie Meyzencek gidatu dute, Gipuzkoako Foru Aldunditik Felix Urkola diputatuak parte hartu du. Naturklima fundazioa, Gipuzkoan klima aldaketaren aurka eta trantsizio ekologikoan lanean diharduen erakunde bat da.
Bisita hau, mugaz gaindiko lankidetza-hitzarmenaren parte da, bi lurraldeen arteko elkarlanari jarraipena emateko asmoarekin.



