Azoka egunen aldaketa jaiegunen eraginez
Tolosako Udalak jakinarazi duenez, uztailaren 25a eta abuztuaren 15a jaiegunak direla eta, azoka egun bat aurreratuko da aste horietan. Horren ondorioz, azoka uztailaren 24an eta abuztuaren 14an izango da, ostiralarekin.
Aurreko urteetan egin bezala, ohiko ordutegi eta guneetan izango da azoka, hau da, Berdura plazan, Zerkausian eta Euskal Herria plazan.




