Sanjoanetan trafiko-aldaketak eta autobus-geltokietan egongo diren irregulartasunak
Ekainaren 20tik 24ra bitartean, Tolosako uda jaialdiak ekintza ugari izango ditu, eta horrekin batera, trafikoan eta autobus-geltokietan hainbat aldaketa izango dira. Hona hemen egunez eguneko planak:
Ekainak 20, larunbata
Trafiko-mozketa: Rondilla kalea 10:00etatik itxita egongo da ibilgailuentzat, Kuadrilla Eguna dela-eta. Garajeetara, Inpernu kaletik sartu beharko da. 22:00etan zabalduko da berriz.
Kotxez hustu beharreko guneak: Rondilla kalea 07:00etarako hustu beharko da. San Frantzisko pasealekua 06:00ak baino lehen hustu beharko da. Kale Barrena, gaur osoan itxita egongo da.
Ekainak 21, igandea
Rondilla kaleak itxita jarraituko du, garbiketa-zerbitzuko langileek kalea garbitzen amaitu arte.
Ekainak 23, asteartea
Trafiko-etenak: Naparzubian, San Joan su txikia egiten den bitartean itxita egongo da. Zumarditxikian ere 07:00etarako hustu beharko da.
Ekainak 24, asteazkena
Trafiko-mozketa: Rondilla kalean itxita egongo da ibilgailuentzat 08:00etatik aurrera, San Joan eguna dela-eta.
Ekainak 25, osteguna
Rondilla kalean ezin izango da kotxerik aparkatu, garbiketa-zerbitzuko langileek amaitu arte.
Jaietako egitarauaren aldaketak
Jai-egitaraua zenbait akats ditu, beraz, honakoak kontuan hartu beharko dira: Ekainak 19an, 20:00etan, Plaza Berrian Nhil kontzertua izango da. Ekainak 21ean, haurrentzako jolas-parkeak eta bertsolariak egongo dira. Ekainak 23an, Puro Relajo kontzertua izango da Euskal Herria plazan, eta ekainaren 24an, GiroArte dultzaina taldearen diana.
