Tolosako Udalak etxebizitzarekin lotutako bi dirulaguntza-lerro jarriko ditu martxan
Tolosako Udala bi dirulaguntza-lerro ezarriko ditu, etxebizitzaren arloan herritarrei laguntzeko. Hala, alokairuko ordainketa errazteko dirulaguntzak eta etxebizitzak eraberritzeko laguntzak eskainiko dira. Aurrekontu osorako 130.000 euroko partida bideratuko da, eta eskaerak ekainaren 15ean irekiko dira, hilabetez, uztailaren 15era arte.
Lehen deialdia alokairudunei laguntzera zuzenduta dago, Tolosako erroldatuta daudenak eta etxebizitzarik ez dutenak, hilean 300 eta 350 euro bitarteko laguntza lortu dezakete. Bigarren deialdiak, 40.000 euroko aurrekontuarekin, etxebizitza hutsak eraberritzea sustatuko du, alokairu sozialera bideratzearren.
Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzi Ander Figueridok nabarmendu du dirulaguntza-lerro hauek Etxebizitza Planarekin bat egiten dutela, emantzipaziorako laguntzak ezartzen dituelako.
