Tolosan LGTBIQ+ kolektiboa ikusgai jarriko duten ZARATA proiektua eta Zinegoak jaialdiko film laburrak aurkeztuko dira

Tolosan LGTBIQ+ kolektiboa ikusgai jarriko duten ZARATA proiektua eta Zinegoak jaialdiko film laburrak aurkeztuko dira

Tolosako Udalak ekainaren 28an ospatuko den LGTBIQ+ kolektiboaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du.

Ekainaren 11n, ZARATA proiektua izango da Tolosako Trianguloa plazan. Goizean, ikastetxeek proiektua bisitatzeko aukera izango dute eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00ak arte, ateak herritar guztiei irekiko zaizkie.

Garrantzitsua: Ibilbideak 45 minutuko iraupena izango du eta azken sarrera 19:00etan izango da.

Bestalde, ekainaren 17an, 19:00etan, Zinegoaks jaialdiko film laburren saio berezia antolatu da, LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna sustatzeko.

Saioan hurrengo film laburrak proiektatuko dira: The Wind in Ash (Txina), Ferides (Katalunia), Delay (Txina-AEB), This feminine side (Portugal), Seuls les poissons morts suivent le courant (Frantzia) eta Ultramarino (Euskal Herria).